Presentación
Lugar Comunicaciones y Talleres Actividades de campo Comité organizador Inscripción Alojamiento Secretaría
Castellano Euskera
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostatua

Ostatu gomendatuak

Sinposioaren antolakuntzak tarifa merkeko zenbait ostatu eskaintzen ditu, UPV/EHUk eta Viajes Ecuador -ek duten hitzarmenari esker hotelek publiko orokorrarentzat dituzten prezioak baino merkeagoak, hain zuen ere.

Erreserba kudeaketa Viajes Ecuador-en bitartez egingo da. Horretarako ondoko   formularioa bete eta bidali behar da bidaia-agentzia bertara e-postaz ( upv-ehu@globalia.com ) edo faxez. Bidaia-agentziak berak fakturatuko dizkio erreserbak parte-hartzaileei.

Formulario horretan zehazten dira Sinposioaren egoitzatik, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolatik, oinez 5 minutura dauden hotelak (Hesperia Zubialde, Abba Parque eta NH Villa de Bilbao). Begiratu irudian.

Bestelako ostatuak

Antolakuntzak aipaturiko hoteletan ostatu hartzea gomendatzen du nahiz eta beste hotel batzuetan egoteko aukera dagoen, prezio merkeagoan horiek ere eta erreserba Viajes Ecuador-en bitartez eginda (kontaktatzeko formularioan bertan).

Aterpetxeak

Beste aukera interesgarria Bilbao Aterpetxea duzue. Geologiaren Irakaskuntzari buruzko XVIII. Sinposioan parte-hartzen dutenek % 10eko deskontua izango dute. Horretarako, info@alberguebilbao.net helbidera mezu bat bidali behar duzue Sinposioan parte hartuko duzuela adieraziz.

Bestelako egoitzak eta aterpetxeak:

Kontuan hartu behar da Bilbo eta ingurua helmuga turistikoa dela eta uztaila goi-denboraldia dela. Aipaturiko hoteletan EZ da erreserbarik egin Sinposiorako, beraz, Antolakuntza Batzordeak gomendatzen dizue izen-ematea eta ostatuaren erreserba lehenbailehen egitea