Presentación
Lugar Comunicaciones y Talleres Actividades de campo Comité organizador Inscripción Alojamiento Secretaría
Castellano Euskera
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Landa jarduerak


Ondoren zerrendatzen direnak dira programatu diren landa-jarduerak. Parte hartzeko bete ezazue aurretiko izen-emateko orria apirilaren 30a baino lehen.

1. Euskal kostaldeko estuarioak: Holozenon zeharreko garapen naturaletik Antropozenon zeharreko giza-transformaziora

2. Harriaren bidea: Ajarteko harrobitik Vitoria-Gasteizko Katedral Zaharrera arteko Erdi Aroko bidea

3. Kretazeoko itsas azpiko bolkanismoa Eusko-Kantauriar arroan

4. Toles- eta faila-ikuskizuna: Barrika, flysch-ak dar-dar egiten duen gunea

5. Burdin mineralizazioak “Bilboko haztegian”, Gallarta-Zugaztieta sektorean

6. Armañoneko parkea, 120 m.u. baino gehiagoko historia: Kretazeo tropikaletik glaziazio ondoko Kuaternariora

7. Valderejo-Sobrón, Bóveda--Gesaltza-Añana sektorearen egitura eta eboluzioa

8. Euskal Kostaldeko Geoparkea: flysch and karst experience. Geologia ondarearen kudeaketa jasangarrian oinarritutako hezkuntza-proiektua

9. Eusko-Kantauriar Arroaren mendebaldearen eboluzio geologikoa. Hidrokarburo konbentzionalen eta gas ez-konbentzionaleko (shale gas & fracking) balizko hobien arroka ostalarien azterketa

10. Zumaiako flyscha: Lurraren milioika urteko historian ikusmiran

11. Ibilbide hidrogeologikoa Arabako zeharkakoan: akuifero eta problematika mota desberdinak

12. Urdaibaiko Erreserban zeharreko ibilbide geologiko, antropologiko eta paisajistikoa

Irteeretarako oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen dizuegu.

Irteeretan parte hartuko duten pertsonen gehienezko kopurua 25 izango da eta gutxienekoa 10. Aurretiko izen-ematearen eta matrikulazio osoaren (kuotak ordainduta) arabera esleituko dira plazak.