Presentación
Lugar Comunicaciones y Talleres Actividades de campo Comité organizador Inscripción Alojamiento Secretaría
Castellano Euskera

 

 

Izen-ematea eta ziurtagiriak

Aurretiko izen-ematea

Aurretiko izen-emateko epe bat zabaldu da 2014ko apirilaren 30era arte. Bertan interesdun pertsonek adierazi egin beharko dute zein tailer, landa-jarduera eta kultur-jardueratan hartu nahi duten parte. Oso garrantzitsua da lehenbailehen egitea, izan ere, jarduera bakoitzean (kulturakoetan izan ezik) parte hartzeko gehienezko kopurua ezarrita dago eta aurretiko izen-ematearen arabera esleituko dira. Horretarako ondoko estekaren bidez egin behar da:
https://docs.google.com/forms/d/1ktgzt1vY4GjJzdL13AkhQREMIClOHfmGMPiR0EJNXUY/viewform?sid&c=0&w=1&token&usp=mail_form_link

Izen-ematea:
Izena emateko epea 2014ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da Sinposioaren web gunean aurretiko izena emateko esteka berberean eta dagokion kuota ordaindu beharko da. Izen-ematea data horren ostean eginez gero % 20ko errekargoa ordaindu beharko da.

Kuotak

AEPECTen bazkide egiteko zabaldu esteka hau: http://www.aepect.org/asociarse.htm

Kuotak honakoak izango dira:

  • AEPECT, Geobizirik eta ICOG-eko kideek: 125 €
  • Bazkideak ez direnek: 175€
  • Ikasleek: 80 €

Aukerako jardueretan izena emateko kuotak:

  • Landa-jarduerak: 30 €
  • Gala afaria: 50 €
  • Guggenheim Museoa: 9 €/px + 95 € (taldeko gidaria )
  • Bilbotik nabigatzen: 12 €
  • Paseoa Alde Zaharrean zehar: 180 € (taldea) + 4,8 €/px (ardoa eta pintxoa)

Izena emateko kuota banku-transferentziaz ordainduko da ondorengo izenean:

Geologiaren Irakaskuntzari buruzko XVIII. Sinposioa
Laboral Kutxa
Kontua: ES 79 3035 0019 90 0190040693

Nazioarteko transferentziak:
BAN (Bankuko Kontuaren Nazioarteko Zenbakia / International Bank Account Number):
IBAN ES7930350019900190040693
SWIFT CODE (BIC): CLPEES2MXXX

Garrantzi handiko oharra:

Banku transferentzian adierazi mesedez ondoko erreferentzia:
Sinposioa Parte-hartzailearen Izen-abizenak

Parte hartzeak Sinposioaren hiru argitalpenak eskuratzeko eskubidea ematen du: landa-jardueren gida liburua, Enseñanza de las Ciencias de la Tierra aldizkariaren ale bat (hitzaldi eta tailerren testua duena) eta komunikazioen liburua. Tailerretan, hitzaldietan, komunikazio-saioetan, eztabaidetan eta mahai inguruetan ere hartu daiteke parte. Zenbait jardueratan parte hartzeko (gala afaria eta landa-jarduerak) beren-beregi eman behar da izena eta dagokion prezioa ordaindu. Landa-jardueretako kuotaren barruan mantenua eta garraioa daude (irakaskuntza-jarduera doakoa da).

Ziurtagiriak

Sinposioa amaitu eta gero formazio-jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaie hori eskatzen duten pertsonei. Ziurtagiria Euskal herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen antolakuntzak emango dizkie gutxienez programaturiko jardueren % 80an bertaratu diren parte-hartzaileei, horretarako bertaratze-kontrola egingo delarik. Ziurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa izango da bi tailerretan eta, gutxienez, landa-jarduera batean parte hartu izana. Ziurtagiriak 50 orduko formazio etengabea egiaztatuko du administrazioek onartzeko.