Presentación
Lugar Comunicaciones y Talleres Actividades de campo Comité organizador Inscripción Alojamiento Secretaría
Castellano Euskera
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurkezpena

2012ko uztailaren 13an Huelvan izan zen AEPECT-en (Asociación Española Para la Enseñanza de las Ciencias de la Tierra) azken Batzar Nagusian, Bilboko hautagaitza aukeratu zen Geologiaren Irakaskuntzari buruzko XVIII. Sinposioa antolatzeko.

Helburua

Geologiaren Irakaskuntzari buruzko XVIII Sinposioak aurrekoetakoen antzeko helburuak ditu. Horien artean honakoak azpimarratzen dira:

1. Geologia eta Lur-zientzietako irakasleen —hezkuntza maila desberdinetakoak, Lehen Hezkuntzatik Unibertsitatera— artean hezkuntza esperientziak eta ikerketak ezagutarazte eta trukea erraztea.
2. Eusko-Kantauriar Arroko geologia ondarea ezagutaraztea gizarte osoari.
3. Geologia Zientzia eta Kultura modura sustatzea, defendatzea eta zabaltzea.

Edukiak

Geologiaren Irakaskuntzan eta zabalkundean interesa eta jakin-mina duten pertsona guztientzako bilgune izatea da Sinposio honen asmoa. Hori dela eta, XVIII. Sinposioaren egiturak eta jarduerek partehartzea sustatu nahi dute honakoen bidez:

1. Interes handiko zientzia- eta gizarte-gaiei buruzko hitzaldiak, antolatzaileek izen handiko pertsonei eskatutakoak.
2. Pedagogia-metodoetan berrikuntzak, Geologiaren irakaskuntzan formula berriak edota ezagutzan aurrerapausoak ekarriko dituzten lanak, Sinposioan bertaratuek aurkeztuta ahozko komunikazioen edo kartelen bidez.
3. Gaurkotasuneko gaiei buruzko eztabaidak edo lan-taldeen bilerak Sinposioa bilgune modura aprobetxatuta.
4. Formazio-konponente nabarmeneko tailerrak, beste testuinguru batzuetan errepikatu litezkeenak, alegia, ikasgelan erraz erabil litezkeenak.
5. Landa-jarduerak eskualdearen dibertsitate geologikoa eta hori aztertzeko metodología-estrategiak aurkitze aldera.
6. Sinposioa egingo den lekuaren xarmak ezagutarazteko eta harreman giro adeitsua lortzeko diren kultura- eta jolas-jarduerak.
7. Eusko-Kantauriar Arroko geologiari buruzko argitalpena, zabalkundera guztiz bideratua, non, gainera, Sinposioan zehar burutuko diren landa-irteeretako gida didaktikoak jasoko diren. Gida didaktikoek geologia irakasleentzako eta zabalkundean aritzen diren guztientzako dudarik gabeko praktikotasuna edukiko dute.