Presentación
Lugar Comunicaciones y Talleres Actividades de campo Comité organizador Inscripción Alojamiento Secretaría
Castellano Euskera
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kultura- eta jolas-jarduerak

Gala afaria

Gala afaria Bilboko Kafe Antzokian izango da, hiriaren erdigunean, 21:00 inguruan eta euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritua. Afariaren ostean musika kontzertu bat edukiko dugu 01:30 arte, gutxi gorabehera, zeinetan 60en, 70en eta 80en hamarkadetako Rock&Roll, Rhythm&Blues eta Blues-eko bertsioak entzungo ditugun. Kontzertuaren ostean aretoa publikoari zabalduko zaio, hitz egiteko eta dantzatzeko giro atsegina gozatuko dugularik.

Prezioa: 50 €/px

Guggenheim Museoa

Bisita honetan hiru erakusketa duzue: Museoaren bilduma iraunkorra, Yoko Ono. Half-A-Wind Show Retrospectiva eta Georges Braque

Prezio: 9 €/px (sarrera) + 95 € (taldearen gidaria)
Iraupena: 1,5 ordu.

Bilbotik Nabigatzen

Itsasadarretik ontzi batean joango gara Udaletxeko Zubitik Zorrozaurreko Erriberaraino: Udaletxeko Zubia eta Uribitarte ingurua, Zubizuri eta Isozaki Dorreak, La Salve Zubia, Guggenheim Museoa, Pedro Arrupe pasabidea, Deustuko Unibertsitatea, Deustuko Zubia, Tigrearen eraikina, Euskalduna Jauregia eta Zubia, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Zorrozaurre eta Olabeaga ingurua, ziaboga eta buelta hartu irteeraraino.

Prezioa: 12 €/px
Iraupena: ordu bat

Ibilbidea Bilboko Alde Zaharrean zehar

Alde Zaharrean zeharreko ibilbidea, hiriko gune historikotik. Bisita taberna batean amaituko da txakolin edo antzeko bat eta pintxo bat dastatzeko.

Prezioa: 180 € (taldearen gidaria) + 4,8 €/px (txakoli/ardoa)
Iraupena: ordu bi.
Parte-hartzaile kopurua: gidari bakoitzeko 30 pertsonako taldeak gomendatzen dira akustikaren kalitateagatik eta taldea kontrolatzeko.

Bilbao Turismoa

Bilboko Udalaren turismo informazioa